Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Alkatea auzo konposta gunea jartzea "galarazten" ari dela salatu dute

Lezon birziklapenak izan duen gainbeheraren aurrean kezka azaldu du Lezon Ondo Ai Ginenek, eta hura gelditzeko ezer egiteko prest ez egotea egotzi dio Martiarenari.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2018/05/23

Guillermo Lazon auzoko auzo konposta gunea hutsik dagoela oraindik salatu dute. Argazkia: Lezon Ondo Ai Ginen.

Lezon Ondo Ai Ginen taldeak gogor salatu du Jesus Maria Martiarena alkatearen jarrera. Izan ere, taldeak salatu duenez, alkatea galarazten ari da Gillermo Lazon auzoan auzo konposta gunea jartzeko  zortzi familiek egindako eskaera, nahiz eta horretarako, arazo teknikorik ez dagoen eta udal teknikoen iritziaren kontra egiten ari den. Azken horiek auzo konposta gunea jartzeko lau proposamen aurkeztu dizkiote alkateari Lezon Ondo Ai Ginen taldeak jakinarazi duenez, “baina guztiei ezezkoa eman die Martiarenak”. Martiarenaren jarrera salatu du taldeak, baita Jose Angel Sanchez PSE-EEko zinegotzi bakarra eta Ingurumen zinegotziarena, “udal teknikoez aparte inongo zinegotzirik ez da jarri harremanetan bizilagunekin, eta horren harira, bereziki aipatu nahi dugu PSEko ingurumen delegatu berria. Ez dugu oso ondo ulertzen bere papera halako egoera baten aurrean ezer ez badu egiten. Zertarako du orduan delegatu soldata?”. Lezon birziklapenak izan duen gainbeheraren aurrean kezka azaldu du Lezon Ondo Ai Ginenek, eta hura gelditzeko ezer egiteko prest ez egotea egotzi dio Martiarenari, “jarrera hauekin alkatea behin eta berriro erakusten ari da ez duela hondakinen birziklatzean sinisten”. Duela urtebete, iazko udaberrian, auzo konposta gune bat jartzeko eskaera egin zuten Guillermo Lazon kaleko zortzi familiek udalean. Baiezkoa eman ziela Hirigintza zinegotziak esan du Lezon Ondo Ai Ginen taldeak eta udal tekniko eta bizilagunekin gunea jartzeko tokia adostu zutela. Pasa den urtarrilean san Pedro auzoko konposta gunea desmuntatu eta Guillermo Lazon auzora eraman zuen udalak, San Pedro auzoan konposta egiten zuten familiak Lopeneko gunera bideratuta. Urtarrilaren 25ean, Guillermo Lazonen konposta gunea jarri berritan alkateak hura kentzeko agindua eman zuela erantsi du taldeak, “horrela jakinarazi zien bizilagunei, baina egun batzuen buruan eta presio batzuen ondorioz alkateak gunea lekuz aldatuko zuela adierazi zuen”. Ordutik, udal teknikoek hiru toki proposamen egin dizkiotela alkateari esan du Lezon Ondo Ai Ginenek, “denei ezezkoa eman die ordea, eta teknikoak bizilagunekin jarri dira harremanetan, etsituta”. Gaur gaurkoz lehengo tokian dago auzo konposta gunea, hutsik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.