Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Terrorismo" kalifikazioa eta zigor eskaera mantendu du fiskalak

Hiru gazteek akusazioak ukatu egin dituzte epaiketan, manifestaziora joan zirela baina ondorengo liskarretan ez zutela parte hartu esan zuten asteleheneko saioan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/23
Iruñean atxilotutako lau gazteen gurasoen agerraldia.

Iruñean atxilotutako lau gazteen gurasoen agerraldia iazko martxoan.

Gaur egin dute Oreretako hiru gazteen kontrako epaiketaren bigarren eta azken saioa. Oreretako hiru auzipetuez gain, Beasaingo gazte bat ere epaitu dute Iruñeko gertakarien harira. Lekuko baten deklarazioa eta ondorioen txanda heldu da gaurko saio horretan Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskalak kalifikazioa mantendu du bere ondorioetan, hiru gazte oreretarrei eta beasaindarrari “desordena publiko terroristak” egotzi dizkie, eta hasieran egindako zigor eskaera mantendu du, zazpi urteko espetxe zigorra, hain zuzen ere. Asteleheneko saioan Oreretako hiru gazteek fiskalaren akusazioak ukatu egin zituzten, manifestazioan izan zirela, baina ondorengo liskarretan ez zutela parte hartu esan zuten, eta proba gisa aurkeztutako argazkietan azaltzen diren gazteak direnik gezurtatu egin zuten. Epaiketa amaitu eta berehala abiatu dira Madrildik auzipetuak eta haien senideak, eta haietako baten aita den Patxi Petrirenarekin hitz egin du HITZA-k. Epaiketaren gaineko balorazioa egin du errenteriarrak. Hasieratik defenditu duten ideia ekarri du gogora Petrirenak: “Zerbait garbi gelditu bazaigu, lehendik ere garbi genuena da, honek ez zuela honetara iritsi behar. Epaiketan are garbiago gelditu zaigu hori. Fiskalak eutsi egin dio kalifikazioari, eta zazpi urteko espetxe zigor eskaera mantendu du”. Defentsak fiskalaren kalifikazioa ukatu duela eta horretarako “arrazoi oso zehatzak” baliatu dituela nabarmendu du Petrirenak, eta liskarretan parte hartu izana ere ukatu dutela auzipetuek erantsi du, “kontrakorik ez da inola ere frogatu epaiketan”. Abokatuak absoluzioa eskatu du Oreretako hiru gazteentzat. Kalte ordainei dagokienean berriz, 45.000 euro eskatzen dizkiete, kalte edo lesioetan zer ikusia izatea leporatu beharra dagoela zehazki nabarmendu du Anabel Barcenak, auzipetutako gazteetako baten amak, “ez da hori kasua, eta defentsak hori argudiatu du”. Espainiako Auzitegi Nazionalaren izaera “bereziak” lasaitasunerako tarterik ez diela ematen esan du bestalde, Petrirenak, “lasai ginateke ez balitz den bezalako auzitegi berezia”. Epaia jasotzeko eperik ez diete zehaztu, “ez dakigu hilabete barru helduko den, beranduago emango duten, ez daukagu informazio zehatzik. Zain gelditu behar”. Tentsio handiz bizi dituzte epaiketa aurreko egunak, baita epaiketaren bi saioak ere, eta tentsio hori ez dela desagertu aitortu du, “pasatu behar zen trantzea pasa dugun sentsazioarekin gaude, eta alde batetik lasaituta, baina ez erabat”. Datozen egunetan bilduko dira epaiketa eta egoeraren gaineko balorazioa egiteko, “ahalik eta azkarren egiten saiatuko gara eta bertan erabakiko dugu aurrerantzean zein mobilizazio egin eta zein ildo jarraitu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.