Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskararen erabilera askatzeko aro berriari ekin diote

Euskaraldia aurkeztu zuen atzo Errenteria-Oreretan iniziatibaren enbaxadore izango den hamaikakoak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/24

Maritxalar, Gurrutxaga, Albisu, Barroso, Berra, Markez, Perez Gaztelu, Agirregomezkorta, Camacho, Izquierdo eta Martin Euskaraldiaren aurkezpenean.

Euskaraldia aurkeztu zuen atzo Errenteria-Oreretan iniziatibaren enbaxadore izango den hamaikakoak. Kirola, kultura eta eragile sozial ezagunek hartu dute euskara eta haren erabilera hauspotzeko ardura, eta herritar oro engaiatzera deitu dituzte. Manu Maritxalar kirolari eta kirol esatariak, Andoni Agirregomezkorta aktoreak, Mikel Albisu Ze Sateek musika taldeko kideak,  Ainara Gurrutxaga aktoreak, Nora Barroso irakasle eta gizarte eragileak,  Elixabete Perez Gaztelu filogoak, Jony Camacho Sonakai taldeko abeslariak, Maria Izquierdo SOS Arrazakeriako kideak, Mikel Markez musikariak, Mikel Martin EHGAMeko kideak, eta Txelo Berra mugimendu feministako ordezkariak, Hitzen Itzala Koldo Mitxelena Elissalt Errenteriako euskararen enbaxadore handienaren omenezko eskulturaren parean aurkeztu zuten Euskaraldia. Perez Gazteluk euskararen egoeraren gaineko irakurketa egin zuen, eta euskara eta euskaldunak “merezitako” lekura ekartzeko mende asko pasa direla eta emandako pausuak askotarikoak izan direla nabarmendu zuen mintzaldian, eta horietako batzuk aipatu zituen: “Euskaltzaindiaren sorrera, gau eskolak, ikastolak, euskal eskola publikoa, euskararen legea, korrika, kilometroak, euskararen eguna, kuadrillategi, mintzalaguna, eta abar luze bat”. Euskararen loraldia heldu dela azken urteetan eta urte gutxi batzuetan herritarrak %51tik %60-70erako ulermen mailara iritsiko direla erantsi zuen Koldo Mitxelenaren  figura aztertu duen filologo errenteriarrak, eta D ereduko matrikulazioaren hazkundeari ere erreparatu zion, “argi baitaukagu, baitauka gizarteak, gure etorkizuna euskaraz ere izango dela. Aspladian izan dugun gizarterik prestatuenaren aurrean gaudela esan dezakegu”. Balantzaren bestaldean kokatu zuen erabilera, “hazkunde hori ez da hainbeste nabari”, baina etsipenean ez erortzera deitu zuen, “gure herriko enbaxadore nagusietako batek, Koldo Mitxelena Elissalt handiak, zioen eta hementxe dioen bezala ‘Ez gaitezen beti, hainbetse aldiz egin dugunez huts-hutsetik abia; Lur landuan lasaiago ereingo dugu hazi berria’. Koldo Mitxelenaren jakintzaz jantzita heldu da hazi berria, euskararen erabilera askatzeko aro berriari ekingo diogu, euskararen loraldi berri honi Euskaraldia deitu diogu”. 11 egun euskaraz Euskaraldiak 11 egunez hizkuntza ohituren kontzientzia hartu eta euskararen mesedetan aldatzeko saiakeran murgilduko ditu herritarrak, eta iniziatibaren enbaxadoreek bat egitera deitu dute herria, “ahobizi eta belarriprestak izatera gonbidatu nahi zaituztegu”. Agirregomezkortak eman zuen iniziatibaren xehetasunen berri, eta ahobizien zein belarripresten ardurak azaldu zituen. Lehenek euskaraz egingo dute beti euskaraz dakiten guztiekin, eta belarriprestak, euskaraz dakien horri euskaraz egitera gonbidatuko dio, berak nahi duen hizkuntzan hitz eginda. Euskaraldia, ariketa kolektiboa izango dela nabarmendu zuen Agirregomezkortak, “belarriprestak askatu, indartu eta balorean jartzeko, horiek baitira, ahobiziei euskaraz bizitzen ahalbidetuko dietenak”. 11 egunez ingurune naturalean euskaraz egiteko martxan jarri duten ariketa da, eta euskara erabiltzeko gune abegikor, eroso eta natural berriak eraikitzea du helburu. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da ariketa sozial hori, baina hori baino gehiago dela erantsi zuen Agirregomezkortak, “11 egun horietara heldu arte egingo dugun lanaren espiritu eta lan egiteko modua ere bada Euskaraldia”. Lanean hasteko lehen hitzordua ere egin dute. Maiatzaren 30ean (asteazkena) Euskaraldiaren batzordea osatuko dute Xenpelar Etxean 19:00etan eta horretarako herritar guztien parte hartzea eskatu dute, “guztion artean Euskaraldiak herrian arrastoa utzi dezan lan egingo dugu, eta euskararen hazi berria ereingo dugu”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.