Estatalizaioaren aurka kalera irtengo da LAB sindikatua datorren asteazkenean (hilak 30).
LABen mobilizazio bat.
Estatalizaioaren aurka kalera irtengo da LAB sindikatua datorren asteazkenean (hilak 30). Estatalizazioa prekarietatearen sinonimo dela dio sindikatu abertzaleak, eta lan baldintzak Euskal Herrian arautzeko eskubidea aldarrikatzeko kalera deitu ditu langile guztiak.
Euskal Herriko langileen lan baldintzak okertzeko estrategia dela estatalizazioa salatu du, “eremu pribatu zein publikoan eragiten duena, helburu bakarrarekin: elite ekonomikoaren poltsikoak betetzea langileen kontura. Horrek lan baldintzak merkatzea eta prekarietatean sakontzea esan nahi du”.
Konponbidea zein den ere esan du sindikatuak, “lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua”. Hori lortzea dutela erronka eta bidea berriz, “antolakuntza eta borroka” direla erantsi du. Horrenbestez, asteazkenean Oarsoaldeko eta Bidasoko langileak mobilizatzera deitu ditu, lantokiz lantoki zein mobilizazio guneetan.
Mobilizazioak herriz herri
Errenteria-Orereta
- 12:30etik 13:30era, Masti Loidi 25 biribilgunean.
- 13:00etatik 13:30era, Herriko Plazan.
Oiartzun
- 10:00etatik 11:30era, Saltokiko biribilgunean.
- 12:00etatik 12:30era, Alcampo merkatalgunean.
- 12:30etik 13:00etara, Done Eztebe plazan.
Pasaia
- 13:00etatik 13:30era, Trintxerpeko alkateordetzan.
- 13:45etik 14:15era, portuan.
Lezo
- 13:30etik 14:00etara, Gurutze Santuaren plazan.
Irun
- 10:00etatik 12:00etara, CAF enpresan.