Urrats bakarra du egiteko Errenteria-Oreretako pala taldeak Herriarteko Txapelketako finalean izateko.
Errenteria-Ataun Herriarteko Eskuzko Txapelketaren irudia. Argazkia: EPLE.
Urrats bakarra du egiteko Errenteria-Oreretako pala taldeak Herriarteko Txapelketako finalean izateko. Izan ere, pasa den ostiralean 2-0utzi zuten markagailua etxean, bitik bi garaipen lortu zituzten Olaberriaren kontra eta 12 puntuko aldea dute itzuliko partidetarako.
Eskisabelek eta Abelek paletan lortu uzten garaipena, 35-29, Arrieta-Garrido bikotearen kontra laurek ongi jokatutako partida batean. Pala motzean, Yorel eta Ruben 40. kartoira heldu ziren G.arrieta-Olaran bikotea 34 puntuan utzita. garaipen bakarra lortu behar dute orain Errenteriakoek itzulikoan final handian sartzeko, horretarako ezinbestekoa izango dute joan den ostiralean erakutsitako maila bera mantentzea.
Eskukoan Errenteriak ez zuen lortu palan izandako emaitzarik. Ataungoak nagusi izan ziren jokatutako hiru partidetan: 19-22 egin zuten Kimuek, 2-22 Gazteek, eta helduek berriz, 3-22 galdu zuten. Kimu kategoriako partida izan zen berriz ere borrokatuena. Camara-Iriarte aritu ziren kadeteetan, Ekain Lopez-Salaberria bikoteak jubeniletan, eta Oihan Lopez-Fenandes, helduetan. Ordezko gisa, Aranburu eta Zapirain aritu ziren.
Zuloaga Memorialaren partidei dagokienean, berriz haurren partida eten egin behar izan zuten frontoian hezetasuna zegoelako. Markagailua 8-4 utzi zuten Jara-Orbegozo eta Apezetxea-Telleria bikoteek. Partida hori bihar (asteazkena 30) jokatuko da 19:00etan.
Kategoria berean aritu zen Zubizarreta-Gabirondo bikotea gailendu zen Amundarain-Laboa bikotearen kontra, markagailua 18-8 utzita.