Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Auzo elkarteek piztuko dute txupina

Auzo elkarteek egin duten eta egiten duten lana eta bertan parte hartu duten zein egun lanean ari direnen konpromisoa nabarmendu dute alderdiek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/30

Auzo elkarteak omentzea erabaki du udalak alderdi guztiek babestuta.

Plenoak izendatu ditu aurtengo madalenetako omenduak: Errenteria-Oreretako auzo elkarteak. Alderdi guztien aldeko botoa jaso zuen atzo proposamenak, eta Errenteria Irabazizeko Jose Cruz Legorburu abstenitu egin zen. Abstentziorako arrazoia ere eman zuen, “auzo elkarte bateko lehendakaria naiz,  abstentzioaren alde egin dut horregatik”. Auzo elkarteek piztuko dute beraz jaiei hasiera emango dien txupina. Errenteria Irabaziz taldeko Ion Collarrek auzo elkarteek egindako lana aitortu zuen, “eskertu egin nahi dugu, aitortza egin lan kolektiboari, auzolanari”. Gabierrota auzoko Laguntasuna elkarteri aipamena ere egin zion, “Frankismoaren testuinguruan sortu ziren lehen auzo elkarteak eta lehenengo horien artean dago Laguntasuna. Oinarrizko zerbitzuen faltak eragindako krisi urbano larriak, zonalde berdeguneen, garraio publikoaren, eta askatasun politikoen faltak auzotarrak antolatzera eraman zituen. Diktadura frankistari sozialki eta politikoki erantzuteko aterpetxe izan ziren beti auzo elkarteak, eta bertan sentsibilitate politiko, ideologiko eta konfesional ezberdinen arteko topagune izan ziren”. Errenteria-Oreretan azken hamarkadetan izan diren aldaketa urbano, sozial eta politikoan auzo elkarteek izan duten protagonismoa nabarmendu zuen, bestalde, eta herria “dena izatea” haien lana ere badela erantsi zuen, “beren jendeen borrokari esker, auzolan kontzientziari esker. Parte hartze demokratikoaren aldeko apustuak, beraien jarrera asanblearioak, auzo elkarteak demokrazia eskolak egin ditu. Erlauntzak, hori dira auzo elkarteak Collarren esanetan, “ezagutzatik, inplikaziotik, kontzientziatik, kolektiboki eraikitzen dutenak”. Auzo elkarteetan aritu eta ari diren pertsona boluntarioen lana nabarmendu zuen Jose Angel Sanchez PSE-EEko bozeramaileak, “beren lana ezinbestekoa da auzoak eraldatzeko eta ekintza ugari egiten dituzte modu desinteresatuan. Urteetan, ilusioa, dedikazioa eta esfortzua jarri dute pertsona ugarik auzoaren eta auzotarren mesedera”. EH Bilduren izenean mintzatu zen Bernar Lemos, eta aitortza egin zien hark ere auzo elkarteei, bertan aritu diren eta ari diren herritarrei eta haien lanari. Omenaldiak, haien lan boluntarioa goraipatu nahi duela esan zuen, “batez ere gaur egungo gizartean, bertan ari diren auzotarren lana desinteresatua eta altruista delako”. Haiserako urteak ilusioz betetakoak izan zirela auzo elkarteetako kideentzat nabarmendu zuen Lemosek, baita nahikoa gatazkatsuak eta gogorrak. Eskaerak berriz, oinarrizkoak, “parkeak, berdeguneak, urbanizazioa… Guardia Zibilak tiiroz ere erntzun zuena batzuetan, ura eskatzeagatik”. Auzo elkarteetatik pasatako herritar bakoitzak “lan izugarria” egin dutela eta egiten jarraitzen dutela esan zuen EH Bilduko kideak, “auzoetan ezinbestekoa den lana eta Errenteria-Orereta ezingo litzateke ulertu haiek gabe”. Ildo beretik jo zuen Julen Mendoza alkateak, eta lan boluntarioa aitortu eta eskertu egin zuen. Enplegu Zentro Berezien gaineko mozioa Arraztalok eta Aldura Oarsoaldean gaixotasun psikikoa duten pertsonen alde lanean ari diren elkarteek enplegu zentro bereziak sortzeko legedia garatzearen gaineko mozioa aurkeztu zuten. izan ere, eskaera horrek bide luzea du egina, 2013am hasita, bi elkarte horiek behin eta berriz eskatu diotela Eusko Jaurlaritzari legedia garatzeko azaldu zuen Aldura elkarteko kide den Txema Arenzanak: “hainbat interpelazio eta mozioa aurkeztu ondorek, oraindik oraine z da gauzatau. Joan den urteko azaroan otsailean hasiko zela tramitazioa eta martxoan onartuko zela adostu zuen Legebiltzarreko batzordean. Oraindik orain ez dago ezer”. Egindako ahalegin guztiek emaitzarik izan ez dutelako aurkeztu zutela mozioa atzoko plenoan erantsi zuen, eta eskaera zehatza egin, “udalari Eusko Jaurlaritzaren gaiarekiko utzikeria salatzeko eskatzen diogu. Espainiako Estatuko beste edozein tokitan Enplegu Zentro Berezia sortu daitekeen bitartean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan hori ez da posible”. Mozioak EH Bildu, PSE-EE eta Errenteria Irabazizen babesa jaso zuen, eta EAJk abstentzioaren alde egin zuen. Zentzu berean egin zuten alderdien botoek  Irabazizek eta EH Bilduk aurkeztutako PEPP Banakako Pentsioen Produktu Paneuropearrari buruzko mozioa lantzerakoan. Aurrera egin zuen EH Bildu, PSE-EE eta Irabazizen aldeko botoekin. Galdera eskarien atalean, berriz garabi eta Tao zerbitzuko langile zirenek hartu zuten hitza. Sententzia guztiak mahai gainean daudela eta epaiteiek arrazoia eman dietela langileei azaldu zuen haien izenean mintzatu zenak: “Ardura guztia udalari egotzi dio epaitegiak sententzien bidez, eta subrogazioa dagoela esan du. Duela zortzi hilabete kezkatuta azaldu ziren gobernu taldea osatzen duten bi alderdiek, TAO eta Garabi zerbitzuetako publifikazioak langileengan izango zuen eraginagatik. Langileak birkolokatzeko planak huts egin du erabat garabiko langileon kasuan. Nire kasuan zehazki udala egin du arduradun epaileak eta subrogazioa badagoela esan du. Udalak hala egingo du, langileak subrogatu egingo gaitu?”. Epaiei helegitea jarri dietela erantzun zuen Mendozak, “errekurtsoa egin aurretik bost eguneko epean lanean hartu edo indemnizazioa emateko aukera genuen, eta indemnizazioaren ale egitea erabaki genuen, kaleratze nuluak kontsideratu diren kasuetan izan ezik. Birkolokatze bidea zabalik mantentzen dugu, baina ez enpresa publikoan, pribatuan baizik”.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.