Altzako frontoian jokatuko da finala asteburu honetan, ostiralean zehazki, Oiartzunen kontra.
Ruben eta Yorel herriarteko Txapelketaren partidetako batean. Argazkia: Gipuzkoako Pilota Federazioa
Urrats bakarra egin behar zuten, eta lortu dute helburua: Errenteria sailkatu da Herriarteko Pala Txapelketan. Olaberrian jokatutako itzuliko partidetan, Eskisabel eta Abelek 35-25 galdu zuten Arrieta eta Olaranen kontra larruzko paletan, baina Yorel eta Ruben 30-40 irabazi zuten Arrieta eta Garrdioren kontra pala motzean. Partida hori irabazteak finaletan kokatu ditu Errenteriako jokalariak.
Altzako frontoian jokatuko da finala asteburu honetan, ostiralean zehazki, Oiartzunen kontra. Ordua oraindik zehazteke dago. Derbia izango da, beraz, finala, Oiartzun eta Errenteriako palisten artean, 1995ean eta 1996an bi talde horien artean jokatu ziren finalak gogoraraziko dituena. Errenteria Herriarteko Pala Txapelketara 2010ean heldu zen azkenengoz.