Euskal Herrian zein hezkuntza mota nahi den erabakitzea garrantzitsu ikusten dute; hainbat eragilerekin egin dute bat
Elizalde Herri Eskolako irakasle talde batek giza katearekin bat egin duela adierazi du.
Datorren igandean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea
gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ari da. Horietako bat da Elizalde Herri Eskolako irakasle talde batena.
Datorren igandean eskuz esku helduta izango dira, erabakitzeko eskubidearen alde. Bat egiteko arrazoia ere azaldu dute: “Herri batentzat hezkuntza proiektua da etorkizuna eraikitzeko tresna, eta alde horretatik gure herriari dagokiola erabakitzea nolako hezkuntza proiektua izango duen”.
Izen ematea
Oiartzungo ikastetxeko irakasle taldeak bezala datorren igandean giza katean parte hartu nahi duenak, izena eman behar du. Oraindik egin ez duenak, gaur —asteazkena—, bihar eta etzi izango du aukera. Gure Esku Dago-koek plazan jarriko dute izen emate mahaia, 18:00etatik 20:00etara. Eguraldi txarra eginez gero, Fermiñenen egongo dira. Toporako txartelak ere salduko dituzte.