heldutasuna, sorkuntza eta batez ere, aniztasun zabalaren isla da Garretonek sortu duen irudia.
Garreton Atlantikaldirako sortu duen irudi berriarekin.
Atlantikaldiaren bosgarren ekinaldiak badu irudia. Daniela Garreton artistak sortu du, eta Atlantikaldiaren bosgarren aldiak oinarrian izango duen, heldutasuna, sorkuntza eta batez ere, aniztasun zabalaren isla da. Kultur topagune den aldetik, kulturen arteko elkartrukeak ahalbidetuko ditu Atlantikaldiak aurten ere, herriko zein kanpoko eragileen arteko elkarlana bultzatuz.
Atlantikoaren bestaldean jaio zen Garreton artista, Txilen, (Santiago, 1983). Jaialdiko lantaldearekin elkarlanean zerbait berritzailea sortzeko prest azaldu zen artista, eta ilusioz hartu zuen erronka. Bere lana, orain, aurtengo Atlantikaldiaren irudi izango da.