Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko da, Euskal Herri osoan; orduan ere 'ahobiziek' eta 'belarriprestek' izango dute protagonismoa
Konpromisotik aD/Ritzera-n 1.700 oiartzuarrek hartu zuten parte.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia ospatuko da Euskal Herri osoan, tartean Oiartzunen. Pasa den urte bukaeran egindako
Konpromisotik aD/Ritzera kanpainaren antzekoa izango da,
ahobizi eta
belarriprest-ekin.
Oiartzungo ekitaldiak antolatzen joateko, lehenengo bilera egingo dute datorren ostiralean, hilak 15. 17:30ean izango da, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. Norbanakoak, elkarteak, erakundeak, ikastetxeak eta beste eragile guztiak gonbidatu dituzte bertara.
Pasan den abenduan,
Konpromisotik aD/Ritzera iniziatiban 1.700 oiartzuarrek parte hartu zuten. Oiartzungo Udala, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta norbanakoek osatutako Euskararen Arnasgune Lantaldeak bideratu zuen, eta Euskaraldiaren erronkarekin bat egitea erabaki dute. “Gure errealitatetik abiatuta, Oiartzungo marka jarriaz, orain arteko euskararen erabilera mailari eutsi eta urratsak ematen jarraitzeko garaia dugulako”, adierazi dute.