Juneren Hegoak elkartearen bosgarren urteurrena ospatzeko, kirol egun berezia egiten ari dira gaur Errenteria-Oreretan.
Familien arteko txapelketaren irudia.
Juneren Hegoak elkartearen bosgarren urteurrena ospatzen ari dira gaur Errenteria-Oreretan. Goizean goiz ekin diote Kirol Egunari, eta ziur luze joko duela, egun osoko egitaraua antolatu baitute.
11:00etan 3×3 saskibaloi eta eskubaloi txapelketak egin dituzte eta arratsaldean berriz, Tximeleta Triatloia egin dute Agirre Lehendakariaren plazan. Ondoren,
zumba beroketa egingo dute eta 19:00etan Juneren Hegoak 1. Running Solidarioaren txanda izango da.
HITZA Tximeleta Triatloian izan da, eta bertan zenbait irudi bildu ditu: