Afrika eta Mendebaldeko doinuen fusioa egiten du abeslariak, rock indi, trip hop, dub, soul, reggae eta erritmo afrikarrak uztartuta.
Nneka izango da Atlantikaldiaren kartel buruetako bat. Argazkia: Nigerian Eye
Atlantikaldia Kultur Topagune eta Musika Jaialdiak aurtengo ekinaldian izango duen kartel buruetako bat ezagutarazi berri du: Nneka. Nneka Egbuna abeslari nigeriarra da eta 19 urte zituela joan zen Hanburgora (Alemania). Afrika eta Mendebaldeko doinuen fusioa egiten du abeslariak, rock indi, trip hop, dub, soul, reggae eta erritmo afrikarrak uztartuta.
Irailean izango da Atlantikaldia, 20tik 23ra eta momentuz aurtengo eskaintza musikal paregabearen lehen protagonista eman dute ezagutzera antolatzaileek.