Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Taupada izatera deitu dute herria

Bihotz erraldoia egin nahi dute hilaren 30ean, hamarnaka eta hamarnaka taupadez, handi eta txikiz, osatutako bihotz erraldoia, Gogorza eta Arrieta etxean nahi dituztela ozen esateko, larri gaixorik dauden Oreretako bi presoek eta horien senideek pairatzen duten sufrimendua eta injustiziarekin amaitzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/06/23

Hilaren 30ean taupada izatera deitu ditu herritarrak Sarek.

Agerraldi jendetsua egin du gaur eguerdian Sare Herri dinamikak, pasa den abenduan Mikel Arrieta eta Aitzol Gogorza larri gaixo dauden Oreretako presoen alde egindako manifestazio handia bukatu zen Agirre Lehendakariaren plazan. Beste mobilizazio baten berri eman dute gaur. Bihotz erraldoia egin nahi dute hilaren 30ean, hamarnaka eta hamarnaka taupadez, handi eta txikiz, osatutako bihotz erraldoia,  Gogorza eta Arrieta etxean nahi dituztela ozen esateko, larri gaixorik dauden Oreretako bi presoek eta horien senideek pairatzen duten sufrimendua eta injustiziarekin amaitzeko. Ez dute oraingoan manifestazioa egingo, auzoetara jo du Sarek, eta auzoak izango dira protagonista. Zehazki, hilaren 30eko iniziatibaren aurkezpena hartu duen Agirre Lehendaraiaren plaza, Alaberga eta Pontika azoetako plazak izango dira Izan Taupada iniziatibaren agertoki. Herritarrak hiru horietan elkartuko dira 12:00etan bihotz erraldoia sortzeko. Agerraldian argi esan dute Sareren ordezkariek, “korapiloak askatzeko unea da, elkarbizitzarako unea da, herrira bueltatzeko unea”. Horretarako taupadak behar dituzte, ahalik eta gehien, ahalik eta indartsuen, eta horretara deitu dute herria, “taupada izateko deia luzatzen diogu herriari, norbanakoetatik hasita, elkarbizitzarako urratsak kolektibo gisa egitera, herritarrak konponbiderako protagonistak izanda”. Espetxe politikaz mintzatu dira eta iraganean eta ezohiko lege batean oinarrituta dagoela salatu dute: “Guk etorkizunari begiratu nahi diogu, eta horretarako, iraganetik datozen oinaze eta minak sendatzea ezinbestekoa da, baita espetxe politika hau errotik aldatzea ere”. Joan den abenduko manifestazio handitik hona egindako bideari ere erreparatu diote gaurko agerraldian, eta sarea handitzen joan dela azaldu dute eremu ezberdinetako norbanakoak dinamika horretara gehituta, “gehiengo politiko, sindikal, eta sozialarekin bat eginez, eta herri honen nahia argi utziz. Baina tamalez, Aitzol eta Mikelek gaixotasun sendaezinak izan arren, espetxean jarraitzen dute”. Horrenbestez, herritar guztiak deitu dituzte 30ean parte hartzera iniziatiban, lanean jarraitzera, “Aitzol eta Mikel etxera ekarri arte”. Nahasmen obsesibo konpultsiboa eragiten dion buruko gaitza du Gogorzak, autolisi arrisku handiarekin. Azken urteetan hainbat aldiz ospitaleratu behar izan dute Basurtoko erietxean bere egoeraren ondorioz. Egun Basauriko espetxean dago. Arrietari joan den urteko urtarrilean diagnostikatu zioten espondilartropatia kroniko seronegatiboa Algecirasko Campo Gibraltar ospitaleko sendagileek. Endekapenezko gaixotasun larri eta sendaezina da. Botafuego (Algeciras, Espainia) espetxean aurkitzen da, Euskal Herritik 1.100 kilometrora.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.