Alabortzako kala garbitzeko pausoak

Alabortza garbitzeko iniziatiba. Argazkia: Mater Museoa

Mater Museoak izan du iniziatiba. Donibaneko Alabortza hondartza garbitzeko ahaleginean, birziklatutako plastikozko kubo urdin bat ipini du, jendeak zaborra bertan bildu dezan.

Zikinkeria bildu, jaso eta kuboa berriro uztea litzake erabilpena, hurrengo batek berdina egin dezan. Alabortzara ehunka plastiko eta zikinkeria ekartzen ditu egunero itsasoak. Udan bertaratzen den jendeak utzitako zaborra ere biltzen da. Horri irtenbidea emateko jarri dute ekimen hau martxan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend