Aireko linea elektrikoak lurperatzeko lanak hasi ditu udalak

Neurriarekin, egokitu egingo dira linea elektrikoak segurtasun araudia betetzeko.

linea elektrikoa lurperatzeko lanak hasi ditu udalak. Argazkia: Herri Bizia

Errenteria-Oreteta gurutzatzen duten aireko linea elektrikoak lurperatzeko prozesuari ekin dio udalak. Pontikatik hasi eta Beraun kaleko 17tik 27ra zenbakiekin paralelo doan linea lurperatuko dute, baita Igantziko bidegorritik Pontikako frontoiaren atzeko aldean dagoen transformadorearekin konektatzen duena ere. Neurriarekin, egokitu egingo dira linea elektrikoak segurtasun araudia betetzeko, kableek eta horiek heltzen dituzten zutabeek duten eragin bisuala ezabatuko da, eta segurtasuna areagotu istripuak saihesteko.

Lan zibila egina dagoela jakinarazi du udalak, eta bertatik igaroko dira kableak behin lurperatuta. Gainontzeko lanak hilaren 18an hasiko dituzte. Azken horiek izango dira ikusgarrienak, orduan kenduko dituzte–eta horiek heltzen dituzten metalezko zutabeak. Egun horretan, eta konexioak egiteko beharrezkoa den denboraz, korronte elektrikoa moztu egingo dute aipatutako eremuetan, eta Iberdrolak behar diren segurtasun neurriak hartu eta bizilagunak jakinaren gainean jarriko ditu.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend