Mugaritz jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du lezoarrak. Bihar (ostirala) azken hiru saridunen berri emango du HITZAk.
Karmele Aranguren eta Urko Etxebeste, sari emate ekitaldian.
HITZAren 15. urteurrenaren barruko
Asmatu Hitza galdera jokoaren hirugarren irabazleak jaso du saria. Karmele Aranguren Arsuaga lezoarrak
Mugaritz jatetxean dastaketa menua irabazi du, Oiartzun barruko garraio zerbitzua Xorrola dela zuzen erantzuteagatik, eta asmatzaileen artean hura izan zelako, zozketan, saritua. Zorionak Karmele! Goiko irudian, lezoarra, Urko Etxebeste HITZAren zuzendariaren eskutik saria jasotzen.
Bihar bertan HITZAk beste hiru saridunen berri emango du. Batetik, galdera jokoaren azken bi irabazleak hautatuko ditu zozketa bidez (Errenteriako erraldoiak zer izen duten galdera zuzen erantzun dutenen artekoa da zozketa; irabazle bakoitzak iPad bat jasoko su
Sicos dendari esker), eta aldi berean,
Asmatu Hitza-n parte hartu duten guztien artean,
Zuberoa jatetxean baliatzeko otordua zozkatuko da.
Loturako albisteak: