Errenteria Film Laburren Jaialdirako lanak urriaren 7raarte aurkeztu daitezke. Azaroaren 22tik 24ra izango da ikus-entzunezko laburren jaialdia.
Urriaren 7raarte aurkeztu daitezke lanak Film Laburren Jaildirako.
Ikus -entzunezko artea, film laburrena zehazki, Oarsoaldeko gazteen artean sustatzeko bereziki sortu zuen udalak Erenteria Film Laburren Jaialdia duela hogeita hiru urte. Aurten, 23. ekinaldia izango du beraz, eta dagoeneko zabalik dago lanak aurkezteko epea. Interesdunek, zehazki, urriaren 7ra arte izango dute aukera film laburrak aurkezteko lehiaketara, eta horretarako
Clickforfestivals edo
Festhome plataformak erabili beharko dituzte, gehienez 15 minutuko iraupena izango duten lanak helarazteko.
Arrakastatsua da jaialdia. Horren erakusle iazko edizioak utzi zituen datuak: 855 film labur aurkeztu zituzten lehiaketara, eta aurreko ekinaldian aurkeztuta hirukoiztu.
Aurkeztutako film labur guztien artetik hautaketa egingo du epaimahaiak, eta horiek, azaroaren 22, 23 eta 24an, Film Laburren Jaialdiaren barruan ikusteko aukera izango da Niessen Zinematan. Sari banaketa, berriz, jaialdiaren azken egunean egingo dute, azaroaren 24an zehazki, Niessen Kulturgunean, eta saritutako film laburrak ikusteko aukera izango da.
Kultura sailak deialdi berezia egin die euskarazko lanak ekoizten dituzten zinemagileei euren filmak aurkez ditzaten jaialdira. Hamar sari banatuko ditu epaimahaiak: Zuzendaritza onenari saria (1.000 euro, diploma eta trofeoa); Animaziozko film labur onenari saria (600 euro, diploma eta trofeoa); Fikziozko film labur onenari saria (600 euro, diploma eta trofeoa); Film labur dokumental onenari saria (600 euro, diploma eta trofeoa); Publikoaren saria (3 euro, diploma eta trofeoa); Euskarazko lan onenari saria (600 euro, diploma eta trofeoa); Oarsoaldeko film labur onenari saria (3 euro, diploma eta trofeoa); Gazte saria (600 euro, diploma eta trofeoa); eta aipamen berezia aktore eta aktoresa onenari (2 euro eta trofeoa).
Oinarrien berri eta informazio gehiago
hemen.