2018/8

Ane Santesteban hasi da entrenatzen eta lasterketetan hasteko prest da istripua izan eta hilabetera.

Ane Santesteban WNT-Rotor taldean arituko da

Hiru denboraldi Ale Cipollini taldearekin eginda, talde ingelesak fitxatu du orain errenteriarra.

Uharteko hilketa matxista salatu dute

Atzoko elkarretaratzera bildutakoek, gogor salatu zuten hilketa matxista, eta sistema patriarkalari aurre egiteko autodefentsa feministan sakontzera deitu zuten.

hemen euskaraz

Udalak euskara sustatzeko diru laguntzak arautzen dituen ordenantza onartu du

Araudiak laguntzak nork jaso ditzakeen zehazten du, nola eta zertarako

olatz mitxelena

Hibaikarekin Kontxara

Babesa erakutsi nahi diete zaleek, eta horren harira, zita jarri dute igandean 08:30ean herriko plazan elkarrekin Donostiara abiatzeko.

Badiarako aire garbia aldarri

Badian Bizi herri plataforman elkartu dira Oarsoaldeko hainbat norbanako eta eragile. «Portuak kaltetutako eskualdeko herritarrak» direla diote, eta babes neurriak eta konpromisoak nahi dituzte

olatz mitxelena

[Bideoa] San Pedron, harrera beroa arraunlariei

Poza nagusi zale moreen artean

olatz mitxelena
aisa

Euskaraz AISA egiteko

Etorri berrientzat hastapeneko euskara eskolak dira. 60 orduko iraupena izango du ikastaroak.

[Galeria] Portua lepo, Kontxako Banderaren sailkapenean

Hibaika, Hondarribia, San Pedro eta San Juan taldeen ehunka zale gerturatu dira portura, arraunlariak babestu eta animoak ematera.

San Juan eta Hibaika Kontxan dira

Faboritoen artean zen arren, Hondarribia ez da Kontxarako sailkatu

olatz mitxelena
sanpedrotarra arraun elkartea 2018

Kontxako sailkapena: Oarso Bidasoko bost baietz

Oarso Bidasoko zazpi traineruk parte hartuko dute gaurko Kontxarako sailkatze estropadan. Bostek dituzte sartzeko aukera errealak.

saldiseplaza

Lezok txosnagunea izango du santakrutzetan

Txosnagunea aurrera eramateko herriko hainbat eragile bildu dira. Ekitaldiak ere antolatu dituzte, gehienak jaien hasiera ofizialaren aurretik.

'Gogoan hartzeko izenak', ahaztu ez daitezen

Biktima izan diren ehundik gora pertsonaren historiak bildu ditu Joseba Zabalza egileak: erakunde armatuetako kideak, herritar soilak, sindikalistak, politikoak, manifestariak, torturaren biktimak...

edurne.jauregi

Edurne Jauregi antxotarra, 'Gailurra Xtreme' telebista saioko partaide

Edurne Jauregi antxotarra, beste 21 lehiakiderekin batera, mendiko lasterketetan oinarritutako telebista lehiaketan izango da.

olatz mitxelena

Egun bat gutxiagorekin helduko dira santakrutzak

Jai batzordeak hala erabakita, egun bat gutxiago iraungo dute aurten Santakrutz Jaiek.Astelehenean egin ohi zen Baserritarren Eguna, larunbatean (irailak 15) izango da.

Kritika zorrotza punk-oi! erritmoan

‘Ispilura begira’ diskoa aurkeztuko du The Bobby’ s talde oreretarrak irailaren 29an. Bere estiloari leial, punk-oi! doinuz beteta dator taldearen hirugarren diskoa. Azken lanean ere kritika sozialak leku berezia du.

oiartzun.zentroa

Gipuzkoako Garraio Zentroaren zati bat, Oiartzunen

2020rako egina nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak zentroa. Orotara 190 kamioirentzako tokia izango du, egun dagoen gunea egokituta.

Hondarribia eta San Pedro Kontxan dira

Laugarren izan da Hondarribia eta seigarren San Pedro

olatz mitxelena

Emantzipaziorako zirrikitua zabaltzen

Gazteen etxebizitza komunitarioa gauzatze epean sartu da, eta horren harira, haren funtzionamenduaren oinarrizko elementuak arautuko dituen ordenantza prestatu du udalak.

Trafiko aldaketak Alabergan, bidegorriko lanak direla eta

Bidegorriko lanak direla eta, Alaberga auzoko igoeran asfaltatze lanak egingo dituzte gaur eta bihar.

indarkeria matxista

Udalek bat egin dute mugimendu feministak gaurko deitutako elkarretaratzearekin

Hildako emakumearen familiari elkartasuna helarazi eta indarkeria matxistaren kontra lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

olatz mitxelena
Gehiago