Edurne Jauregi antxotarra, 'Gailurra Xtreme' telebista saioko partaide

Edurne Jauregi antxotarra, beste 21 lehiakiderekin batera, mendiko lasterketetan oinarritutako telebista lehiaketan izango da.

edurne.jauregi

Edurne Jauregi. (Irudia: Gailurra Xtreme/Eitb).

Pasaiako kirolari batek parte hartuko du Gailurra Xtreme ETB1eko saioaren sasoi berrian: Edurne Jauregi Casares 43 urteko antxotarrak. Mendiko lasterketetan oinarritutako telebista lehiaketa da Gailurra Xtreme, eta aurten, hainbat etapa egin ondoren, Hiru Erregeen Mahaian (Nafarroa) bukatuko dute bidea finalera iristen direnek. Orotara, 22 partaide izango dira irailean estreinatuko den saioan, Oarso Bidasoko bakarra da Jauregi. Telebista saioko informazio atarian agertzen denez, etapetan proba eta ezusteko ugari gainditu beharko dituzte partaideek. Kirolari ezaguna da Edurne Jauregi. Ogi Berri Azkuene Triatloi Taldeko kidea da, eta besteak beste, errepideko lasterketetan, mendikoetan eta triatloietan parte hartzen du. Ondokoa, saioaren promoziorako bideoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.