Uharteko hilketa matxista salatu dute

Atzoko elkarretaratzera bildutakoek, gogor salatu zuten hilketa matxista, eta sistema patriarkalari aurre egiteko autodefentsa feministan sakontzera deitu zuten.

Atzoko elkarretaratzea azken hilketa matxista salatzeko. Argazkia: CARRERA

Hamarnaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Oreretako Mugimendu Feministak deitu zuen elkarretaratzera Uharten izandako hilketa matxista salatzeko. Eskualdeko lau udalek ere bat egin zuten elkarretaratze horrekin. Uharteko 38 urteko emakume bat hil zuen haren senarrak. Larunbatean izan zen gertakaria, Iruñeko ospitalera eraman zuten emakumea eta astelehenean zendu zen. Atzoko elkarretaratzera bildutakoek, gogor salatu zuten hilketa matxista, eta sistema patriarkalari aurre egiteko autodefentsa feministan sakontzera deitu zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.