Trafiko aldaketak Alabergan, bidegorriko lanak direla eta

Bidegorriko lanak direla eta, Alaberga auzoko igoeran asfaltatze lanak egingo dituzte gaur eta bihar.

Bidegorriko lanak direla eta trafiko aldaketak izango dira gaur eta bihar Alabergan. Argazkia: Herri Bizia.

Gaur eta bihar behin behineko aldaketak izango dira trafikoan Alabergan. Bidegorriko lanak direla eta, Alaberga auzoko igoeran asfaltatze lanak egingo dituzte gaur eta bihar. Lanek kale horretako 14eta 32. zenbakien artean eragingo dituzte aldaketak. Autoengan ere izango dute eragina, izan ere biribilgunetik datorren sarrerako bidea eten egin beharko baitute lanak egiteko. Eragina izango dute halaber, Aiako Harria kaleko irteeran. Azken hori itxita izango da bihar 08:00etatik 14:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.