Zale eta arraunlariak, atzo, San Pedron, Kontxarako sailkapena lortu izana ospatzen.
Poza eta emozioa gailendu ziren atzo arratsean San Pedroko zaleen artean. ‘Libia’koek Kontxarako txartela eskuan itzuli ziren Donostiatik herrira, eta han zain, zaleak zituzten, balentria eskertu eta elkarrekin ospatzeko.
2015. urtean sailkatu zen azkenekoz San Pedro Kontxako estropadarako, eta ordutik, urtero sailkapenetik kanpo geratu dira moreak, oso alde txikiarengatik. Luze jo du lorpenak, eta horrek emozio gehiago gehitu dio aurtengo lorpenari.
Baina ospakizunak ospakizun, taldea datozen bi igandeetara begira dago jada. Lana biribiltzea falta, eta horretan jarrita izango dituzte indar guztiak datozen egunotan. Zale moreentzat, bien bitartean, gozatzeko egunak dira.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.