Hibaikarekin Kontxara

Babesa erakutsi nahi diete zaleek, eta horren harira, zita jarri dute igandean 08:30ean herriko plazan elkarrekin Donostiara abiatzeko.

Hibaika, atzoko sailkapen estropadan.

Seigarren sailkatu zen Madalen ontzia osteguneko Kontxarako sailkapen estropadan, eta hortaz, txartel preziatua lortuta, arraunaren lehia nagusian arituko dira Hibaikako emakumeak datozen bi igandetan. Babesa erakutsi nahi diete zaleek, eta horren harira, zita jarri dute iganderako, 08:30ean Herriko Plazan. elkarrekin Donostiara abiatzeko. Marea Beltzarekin bat egin nahi dutenek azaldu baino ez dute, denak elkarrekin Donostiara joateko Hibaikako emakumeak animatzera. Kontxako Banderaren lehen jardunaldia igandean 11:00etan hasita jokatuko dute emakumeek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.