Fanderian egingo dute lehen bista, 09:00etan, eta bertatik, Agustinak, eta Gaztañora joango dira.
Auzo Konposta gunea Gaztañon.
Auzo konposta egiteko guneetara jarraipen bisitak egingo ditu bihar, asteartea, udalak. Fanderian egingo dute lehen bista, 09:00etan, eta bertatik, Agustinak, eta Gaztañora joango dira. Azken auzo horretan bi gune daude, Arramendi igoerako gunea bisitatuko dute lehenik, eta Gaztaño 44 zenbakiaren parean dagoena, ondoren. Alabaerga auzoko konpostaje guneari dagokionean, eremu horrtetan egiten ari diren herri lanak direla–eta gunea kendu egin zuen udalak, eta lanak amaitutakoan, berriz ere erabilgarri izango dute konpostaje programan parte hartzen duten auzoko bizilagunek. Erabiltzaileen zalantzak argitzeko baliatuko dute bisita.
Oraindik auzo konposta programan parte hartzen ez duten herritarrek bat egiteko interesa badute, Izadi 21 aholkularitza enpresarekin harremanetan jarri behar dute 628 53 23 03 telefono zenbakira deituta edota whatssappa bidalita.
Posta elektronikora mezua bidal dezakete, halaber. Etxean konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen die udalak. Erabiltzaileek zalantzak izanez gero edo herritarren batek etxean konposta egin nahiko balu
posta elektronikoz jar daiteke harremanetan.
Duela lau urte jarri zituen martxan udalak auzo konposta guneak, eta bertan parte hartzen duten herritarrei, auzo konposta egiten zein etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen diete.