Familian egitekoa da proposatu duen tailerra eta larunbatean (irailak 1) egingo dute Reina Aretoan 17:00etatik 19:00etara.
Larunbatean egingo dute tailerra. Argazkia: DYA Gipuzkoa.
BBS Bihotz Biriken Suspertze tailerra antolatu du antolatu ditu DYAk. Badu berezitasun bat, familian egitekoa da proposatu duen tailerra eta larunbatean (irailak 1) egingo dute Reina Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Bihotz-Biriken Geldialdi bat identifikatzen eta horren aurrean jokatzen irakatsiko du tailer horrek. Heldu bakoitzak 6 urtez gorako hiru umeekin izena emateko aukera izango du eta 17 urtetik beherakoek doakoa izango dute. Helduek, berriz, 8 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko”.
Lekuak mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, eta interesdunek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar dute izena eman edota zalantzak argitzeko.