Pasaiatarrek erronka bere egin dute. Euskaraldia bidearen bueltan da, eta herritarren artean badago gogoa eta jakin mina. Atzo, Donibaneko kulturgunean, Euskaraldia aurkeztu zuten, eta lepo bete zen Juanba Berasategi aretoa. Harmailetan, herriko elkarte askotako ordezkariak, eta adin askotako euskaltzaleak, barruti guztietakoak, guztiak Euskaraldia herrian nola gauzatuko den ezagutzera bilduak.
Erantzunak oholtza gainetik etorri ziren, Iñigo Ortegak, Eider Perezek eta Joserra Fachadok umore ukituekin gidatutako ekitaldi dinamiko eta alai baten bidez. Euskaraldia zer den, nola parte har daitekeen, ahobizi eta belarripresten funzioak, izena emateko bideak … guztiak azaldu zituzten.
Euskaraldiaren hamaikakoa
Euskaraldiak herri bakoitzean iniziatibaren enbaxadore lanak egingo dituen hamaikako bat izango du, eta atzo hamaikako horren aurkezpena ere egin zuten Donibanen. Oholtza gainera igo ziren hamaikakoan parte hartuko dutenetako batzuk, eta bideo baten laguntzaz guztiak aurkeztu zituzten.
Hainbat Ahobizi eta Belarriprest ere mintzatu ziren, beren hautuen zergatiak eta beren egitekoen gainekoak azaltzeko.
Luntx batekin bukatu zen ekitaldia, lagunartean, azaroaren 23ra bitartekoak hizpide kasu askotan. Hurrengo geltokia, barrutietan.
Izena emateko bideak:
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.