Bake mezua ekarriko du hil zuten polizia baten semeak

Jose Miguel Cedillok ekitaldia antolatu du bihar, Mugaritzen, aita hil zuten tokian; Errenteriako Udalaren laguntza logistikoa izango du
mugaritz

Mugaritzen izango da ekitaldia.

1982ko irailaren 14an, Landarbasoko bidean, ETAk lau poliziaren kontrako segada egin zuen, eta guztiak hil zituen. Horietako bat Antonio Cedillo zen. Haren emaztea eta artean hiru urte zituen Jose Miguel semeak Euskal Herria utzi zuten.

Aita lapurreta batean hil zutela esan zion amak semeari. Vidas rotas. Todas las víctimas de ETA liburua irakurtzean jakin zuen nola hil zuten aita. Jose Miguel Cedillo bera biktima bezala aitortzeko bidea hasi zuen. Dezepzioa aurkitu zuen bide horretan.

ETA bukatu ondoren, elkarbizitza bakean gauzatzea nahi du Cedillok, “zauria ixteko”. Julen Mendoza alkatearekin jarri zen harremanetan, uztailean, eta abuztuan Mendoza Sevillara joan zen, harekin hitz egitera. Memoria partekatu baterantz liburua eraman zion, eta lau orduko solasaldia izan zuten. Cedillok “askatzaile eta sendatzaile” bezala definitu zuen elkarrizketa hura.

Herenegun bueltatu zen Cedillo Errenteria-Oreretara, eta atzo goizean alkatearekin bildu zen modu pribatuan, Berria-k jaso duen bezala. Listorreta eta Mugaritz inguruan ibili ziren. Biharko ekitaldia antolatu du Cedillok, Mugaritzen, 11:00etan hasita. Udalak laguntza logistikoa eman dio.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend