Atzo arratsaldean hasi ziren 2018ko Santakrutz Jaiak. Aiora Intxaurrandieta eta Ioritz Intxaurandieta alkate txikien, eta Munttarpe Eskubaloi Taldearen ordezkariek egin zuten jaien hasierako pregoia eta suziriaren jaurtiketa, hurrenez hurren. Ondoren, Murixkako dantzarien eta Tomas Garbizu Musika Eskolako Bandakoek, batzuk dantzan besteak doinua jartzen, ohorezko aurreskuari ekin zioten. Jende asko Gurutze Santuaren plazan, beteta. Eta jai giroa nabarmena.
Jaien hasiera Euskaraldiaren hamaikakoa aurkezteko baliatu zuten egitasmoa herrian garatzen ari direnek. Hamaika aurpegi ezagunek, bakoitzak Euskaraldia hitzaren hizki bat eskuan zuela, harro azaldu zuten azaro bukaeran hasiko den egitasmoarekin bat egin dutela, eta prest daudela nahi duen orori esateko merezi duela euskarak, Euskaraldian, eta beti.
Handik aurrera festaz blai lezoarrak. Gauean batez ere egin zuen gora termometroak, herriko elkarteen danborradarekin. Horien irudiak, geroago.
Behean, atzoko jaien hasierako ekitaldiaren bideoa eta galeria. Hemen segidan, gaurko egitaraua:
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.