Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko den iniziatibaren aurkezpena egin dute Oiartzunen; hamaikakoa aurkeztu dute
Done Eztebe plazan aurkeztu zuten Euskaraldia.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia ospatuko da Euskal Herriko 350 udalerritan. Tartean, Oiartzunen. Atzo aurkeztu zuten iniziatiba, eta ariketa sozial eta kolektiboaren nondik norakoak azaldu zituen Iraitz Mateok. Uste baino jende gehiagorekin euskaraz hitz egin daitekeela ohartarazi zuen.
Iazko
Konpromisotik aD/Ritzera kanpainan egin zen bezala, aurten ere ahobizi eta belarriprestak egongo dira. Anton Mendizabal da ahobizietako bat, eta azaldu zuenez, Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan ez ezik, “ondoren ere lehen hitza euskaraz egiteko eta euskaraz dakien guztiari euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dugu”. Natalia Iglesias belarriprestak, berriz, eskatu zuen berari euskaraz hitz egiteko, eta elkarrizketaren arabera erantzungo duela hizkuntza batean ala bestean.
Hamaikakoa aurkezteko probestu zuten atzoko ekitaldia: Olaia Azpiroz; Marisa Gonzalez; Bassiri Hamadi; Ander Imaz; Izaskun Madariaga; Iraitz Mateo; Xabier Martin; Anton Mendizabal; Luix Mitxelena; Sandra Mosquera eta Harkaitz Oliveira dira.
Izen ematea
Gaurtik aurrera eman daiteke izena,
Euskaraldiaren webgunean edo Fermiñenen, ostegunetan, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.