Bi estreinaldi izango dira hilaren 30ean, Donibaneko plazan bat, eta San Pedroko Torrean bigarrena.
Dantza garaikidearen plataforma da Dantza Hirian jaialdia
Bihar hasiko da XIII. Dantza Hirian, eta Pasaiara hilaren 30ena iritsiko da aurten, bi estreinaldirekin: Larrua Proiektuaren
Akullu (Gasteiz) eta Jabier Guerreroren
M.7 Gonala. Jaialdiak egoiliarrentzat sortu duen
Aterpean programaren barruan sortutako ikuskizunak dira biak.
Akullu Donibaneko plazan aurkeztuko dute, 13:00etan. 15 minutuko pieza bat da, Jordi Vilaseca koreografoak sortua. Idi demak inspirazio iturri, lanak hausnarketa bat plazaratzen du animalien eta pertsonen harremanari buruz.
Javier Guerreroren
M.7 Gonala da Pasaian aurkeztuko duten bigarren lana, kasu honetan San Pedroko ontziralekuan. 15 minutuko pieza garaikidea da.
Donibanetik San Pedrora igarotzeko txalupa zerbitzua egongo da, doan. Datza emanaldien aurretik, Donibaneko plazan, dantza eta marrazki tailerra egingo dute, 12:00etatik 13:00etara.
Dantza garaikidearentzako plataforma bat da
Dantza Hirian, Baiona Donostia Eurohiriaren eremuan.