Gaurko goiza, zalantzarik gabe, haurrena izan da. Dozenaka jarduera eskaini dizkiete etxeko txikienei: 5 ateen jokoa, dantza familian, skooter, slackline...
Primeran pasa dute etxeko txikienek gaur goizean.
Joan den ostegunetik, jendez lepo dago Errenteria-Orereta. Atlantikaldiak herritarrak kalera ateratzera animatu ditu, baita inguruko herrietako ehunka eta ehunka lagun. Eguraldia lagun, goiz hasi dute festa eguna bizilagunek, eta ziur berandu amaituko dutela.
Gaurko goiza, zalantzarik gabe, haurrena izan da, eurek hartu dute Atlantikaldiaren lema. Dozenaka jarduera eskaini dizkiete etxeko txikienei: 5 ateen jokoa, dantza familian, BerEhuntzen, skate, skooter, slackline, parkour, ipuin kontalaria… Halere, gurasoek ere gozatzeko tarte izan dute.
Hona hemen egitarau osoa. Irudi politak utzi ditu goizak.
HITZAk zenbait irudi bildu ditu: