Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[BIDEOA] Serio eraberrituta heldu dira 37. Umorezko Antzerki Jardunaldiak

Gaur aurkeztu dituzte, 'Mater' itsasontzian, arte eszenikoen esparruan lanean ari diren pasaitarrak protagonista.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/10/02

Iker Etxarri, Iñigo Ortega, Joserra Fachado eta Margari Altolagirre jardunaldien aurkezpenean.

Ostiralean hasiko dira Pasaiako 37. Umorezko Antzerki Jardunaldiak eta hilabete osoa hartuko dute, urrian zehar astebururo izango baitira antzezlanak badiaren bueltan. Donibanen hasi, Antxon jarraitu, San Pedron segi eta Trintxerpen bukatzeko, eskaintza oparoa ondu dute Pasaiako Udalak eta herriko antzezle eta antzerkizaleek elkarlanean. Gaur aurkeztu dute aurtengo egitaraua, Mater itsasontzian, eta han izan dira, udal ordezkariekin batera, herriko antzezle ezagunak, aurtengo jardunaldien antolatzaile eta protagonistak, guztiak Pasaiako Antzerkizaletasun Foroaren partaide, “aurkezpen ganberroan”. Herritarrak gonbidatu dituzte, sutsu, jardunaldietan parte hartzera (ikus bideoa). Sakon eraberrituta heldu dira aurtengo jardunaldiak. Migel Galindok erretiroa hartu berri (antzerki tailerraren zuzendari eta jardunaldien sortzaile eta sustatzaile nagusia urtetan), eta hausnarketa prozesu baten ondorioz, jardunaldien formatua eraberritzeko apustua egin dute aurten antolatzaileek. Erronka: herritarrak antzerkira erakartzea eta ikusle huts izatetik jardunaldien protagonista bilakatzea. Eta horretarako, programazioan, askotariko osagaiak: antzerki talde amateurrak, herritarrek ondutako ikuskizunak, eta puntako antzerki konpainien emanaldiak, guztiak bat. Herritarren partaidetzarekin bi ikuskizun taularatuko dira aurten: lehena larunbatean (hilak 6), Donibanen, Pasaia Talent izenburupean, eta bigarrena, Antxon, hilaren 13an, Kabaretantxo izenaz. Herriko askotariko ‘artistei’ zabalik, bietarako eman daiteke izena. Horrez gain, aurten lehenbizikoz, klown ikastaroak izango dira larunbatero, goizetan, doan eta Joserra Fachadok gidatuta, eta berritasunekin bukatzeko aipatu, aurten, estreinakoz, aurrez eros daitezkeela antzezlanetarako sarrerak, Internetez. Sarrerak erosi, antzezlanen sinopsiak kontsultatu eta egitarau zehatza eta ordutegiak kontsultatzeko, ondorengo esteka. Eta, ostiralean, GIPUZKOAKO HITZAren papereko edizioan, informazio zehatzagoa eta antolatzaileen adierazpenak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.