Hamasei urtetik gorako herritarrei begirakoa da ikastaroa, eta izena emateko epea hilaren 8ra arte dago zabalik.
Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Orereta Ikastolak. Aisiola aisialdi eskolak emango du ikastaroa,Lanbidek homologatutako titulua da eta hamasei urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena.
Titulu horrek, aisialdi taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, edota jangelako hezitzaile izateko aukera eskaintzen du, besteak beste. Ikastolan bertan emango dute ikastaroa, eta hilaren 19an hasita, urtebeteko iraupena izango du. Saioak ostiraletan izango dira 15:30etik 20:30era eta atal teorikoa eta praktiko izango ditu.
Izena emateko epea hilaren 8an amaituko da, eta
webgunearen bidez eginbehar da. Ikastaroak 430 euro balio ditu ikastolako bazkideentzat, 475 euro bazkide ez direnentzat, eta izena emateko unean egin behar da ordainketa