Ospakizunaren atariko hitzaldi bat izango da Ubera bibliotekan, euskal ohitura zaharrak hizpide.
![Gau Beltza](http://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2017/11/azala1.jpg)
Donibanen, aiton-amonek erakutsi diete txikiei nola ospatzen zuten arimen gaua.
Iaz egin antzera, aurten ere Gau Beltza ospatuko dute Donibanen, Ubera bibliotekaren lagunek antolatuta. Festa, liburutegian hasiko da, 18:00etan. Barrutiko haur, heldu, aiton-amonak… guztiak bilduko dira argiztatutako kalabazen festara.
Ospakizunaren atariko, horrez gain, hitzaldia antolatu dute Bibliotekaren Lagunek, gaian adituekin. Hitzaldia, hilaren 29an izango da (astelehena), 19:00etan, Ubera bibliotekan.
Itzalitako kalabazen berpiztea izenburupean, Josu Ozaita Azpiroz eta Jaime Altuna Ramirez, Arimen gaua, Halloween eta Gau beltzen haur ospakizunen ikerketa etnografikoez mintzatu dira.