Errauste plantaren kontrako manifestazioa babesteko agerraldia egingo dute

Asteazkenean Oiartzungo Done Eztebe plazan elkartuko dira, eta Zubietako errauste plantaren kontra daudenak gonbidatu dituzte
errauste planta oiartzun

Errauste plantaren obrak.

Hilaren 27an manifestazioa egingo dute Donostian, Zubietan eraikitzen ari diren errauste plantaren kontra. Deialdi horri babesa emateko, agerraldia egingo dute Oiartzunen, eta argazki jendetsua aterako dute. Asteazkenean —hilak 24— izango da, 19:00etan, Done Eztebe plazan.

Hilaren 27ko manifestazioa hainbat eragilek antolatu dute: Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak; GuraSOS; Osasun eta Ikerketa Mediku Taldea; ELA; LAB; CCOO; ESK; Steilas; HIRU; EHNE; Eguzki; Ernai; Gipuzkoa Zutik; Greenpeace; No+Precariedad. 17:00etan irtengo da, Mendeurren plazatik (Amarako Topo geltokitik hurbil).

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend