Bihar egingo du mugimendu feministak elkarretaratzea Niessen merkatalgunearen sarreran 19:30ean.
Bihar, osteguna, deitu du elkarretaratzera mugimendu feministak.
Azken hilketa matxista salatzera deitu du Oreretako mugimendu feministak bihar. Horretarako elkarretaratzea egingo dute bihar (osteguna) 19:30ean merkatalgunearen sarreran. Bikotekideak etxeari su emanda zauritutako emakumea hil egin da. Yolanda Jaenek 50urte zituen eta atzo zendu zen erasoan izandako zauriengatik.
Joan den asteko asteartean izan zen gertakaria Iruñea, eta gizona, hildakoaren bikotekidea, herenegun atxilotu eta espetxeratu zuten. Urruntze agindua zuen gizonak, iraungita baina; baita aurrekariak ere.
Jaenena, Euskal herrian aurten izandako zortzigarren hilketa matxista da.