Datorren osteguna jai eguna izanik, Arditurriko meategiak bisitatzeko aukera eskainiko dute beste behin
Arditurriko meategiak bisitatzeko egun aproposa izan daiteke azaroaren 1a.
Datorren ostegunean, azaroak 1, jai eguna denez, Arditurriko parketxekoek aprobetxatuko dute Tren Berdea paseatzera ateratzeko, beste behin. Pneumatikodun trenaren zerbitzua eskaintzeaz gain, meazuloak bisitatzeko aukera izango dute haraino hurbiltzen direnek.
Pagoaldea eta Arditurri lotuko dituen lehenengo trena 10:00etan aterako da, eta beste bi gehiago egongo dira, orduero (ordutegiak ikusteko,
sakatu esteka honetan). Trena eta oinarrizko bisitak bost euro balioko ditu (hiru bost urtez azpiko haurrentzako). Bidaiak eta sakoneko bisitak, berriz, zazpi euroko kostua izango du.
Aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa izango dela jakinarazi dute. 943 49 50 49 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu beharko da, edo
e-posta bidez idatzi beharko zaie.