Lierni Lekuonak Euskal Federazioaren Txapelketarago puntuagarriak izan diren bi lasterketak irabazi ditu. Hurrengoa igandean du, Berrizen.
Sendo ari da Lierni Lekuona txirrindulari lezoarra ziklokroseko sasoian. Urriaren 10ean Urduñan (Bizkaia) egin zen sasoiko lehen proban irabazle izan zen. Atzo (osteguna), sasoiko laugarren proban —Euskal Federazioren Txapelketako bigarrena— ere irabazle izan zen, Legazpin, bigarrenari ia bi minutuko aldea ezarriz. Lezokuak Txirrindularitza Taldeko kidea indartsu dabil.
Ziklokroseko euskal egutegian beste bi proba jokatu dira, Laudion urriaren 27an eta Elorrion hurrengo egunean. C1 kategoriakoak ziren horiek, hau da, nazioarteko partaidetza zuten. Horietan 14. eta 13. izan zen lezoarra, hurrenez hurren.
Gauzak horrela. Euskal Federazioaren Txapelketan lider da Lekuona, bertarako puntuagarri izan diren bi probak irabazi egin dituelako. Hurrengoa igandean dute, Berrizen (Bizkaia).