Duintasuna kalera aterako da gaur, hileko lehen astelehenero bezala, pentsio duinak eskatzeko. 11:00etan bilduko dira Herriko plazan.
Duintasunaren pasa den hilabeteko manifestazioa.
Hileko lehen astelehena da gaur, eta Dintasunak berriz ere kaleak hartuko ditu bizitza duina bermatuko duten pentsioak exijitzeko. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatuko du jubilatu eta pentsiodunen elkarteak beste behin ere: “Ez dugu ezinezkorik eskatzen behar adineko pentsioa baizik”.
11:00ean egingo dute elkarretaratzea Herriko plazan eta manifestazioa ondoren.Gakoa pentsioak blindatzea dela dio Duintasunak, azken urteetan jubilatu eta pentsiodunek galdu dutena berreskuratzeko, eta 2011 eta 2013 urtetako erreforma baliogabetzeko. Izan ere, bi erreforma horrek jarri baitituzte egun hainbat eta hainbat erretiratuk dituzten miseriazko pentsioen oinarrian. Gipuzkoan 4.000pentsiodunek osatzen dutela gutxieneko pentsioa DSBE Diru sarrerak Bermatzeko Errentarekin azaldu dute, eta horien artetik gehienak emakumeak direla: “Pentsiodun horiek ez dute inolako igoerarik nabaritu, edo oso txikia, osagarri hori igoerak xurgatu duelako”.
Pentsio duinak bermatzeko, gainera, ezinbestekoa dela soldata duinak izatea nabarmendu du elkarteak, “pentsio sistemaren bermerik onena kalitatezko enplegu politika izatea da, soldatak hobetu eta enplegu publiko zein pribatua sortuko duena. Ziria sartu nahi digute gure eskariei uko egitea justifikatzeko,balio ez duten indizeak ezarrita eta erabakiak atzeratuta, kalean aldarrikatzeaz nekatuko garelakoan. Berriro diogu, ez da baliabiderik falta, arazoa behar dutenen artean dirua ez dutela banatu nahi da, hilabete amaierara iritsi ezinik dabiltzanei, gaizki pasatzen ari direnei”.
Ezinezkorik ez dutela eskatzen esan dute, “behar adineko pentsioa eskatzen dugu Euskal Herrian 1.08 eurokoa, pertsona guztiei duintasunez bizitzeko baldintzak bermatuko dizkien pentsioa”.