Iruña-Veleiari buruz arituko da Juan Martin Elexpuru

Oihartzun Guk gazte taldeak gonbidatu du idazle bergararra; SOS Iruñea-Veleia taldeko kidea da, eta bere postura azalduko du bihar, liburutegian
iruña-veleia oiartzun

Iruña Okan dago aztarnategi erromatarra.

Iruña-Veleia auzia gertutik ezagutzeko aukera izango da bihar, SOS Iruña-Veleia taldeko Juan Martin Elexpururen eskutik. Iruña-Veleia gezurra ala egia? hitzaldia emango du bihar (hilak 9) Kataxulo gaztetxian, 19:30ean hasita.

Iruña-Veleia Arabako Iruña Oka udalerrian kokatutako aztarnategi historikoa da, lurralde historikoan dagoen garrantzitsuena, Erromatar Inperioaren garaikoa. 2005 eta 2006 urteetan izan Lurmen SL enpresa arduratu zen aztarnategiaren kudeaketaz, Eliseo Gil Zubillaga arkeologoaren zuzendaritzapean. Gilek erromatarren garaiko ehunka pieza aurkitu zituela aldarrikatu zuen, ezaugarri berezietako grafitoak. Grafito horiek eguneroko bizimoduaren gaineko inskripzioak zituzten, kristau gaia aipatzen zuten, pertsonaia mitologikoak, hieroglifikoak eta latina, grekoa eta euskarazko testuak zituzten.

2006an Gil berak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko filologoak diren Joakin Gorrotxategi eta Henrike Knorrek publiko egin zuten aurkikuntza handi hori. Arabako Foru Aldundiak eta Euskal herriko Unibertsitateak, ordea, faltsutzat jo zuten aurkikuntza. Aldundiak Lurmen enpresa aztarnategitik kanporatu eta kereila aurkeztu zuen Gilen kontra epaitegian.

Arkeologoaren eta Lurmen enpresak egindako aurkikuntzaren alde egin du SOS Iruña-Veleia taldeak, aurkikuntzan parte hartu zuten arkeologoak eta aurkikuntza bera babesten dute. Elexpuruk Iruña-Veleiaren gaineko gakoak aletuko ditu biharko hitzaldian.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend