Kalexa plaza eta bidegorria lotuko dituen zubia eraikitzen hasi dira

Oinezkoentzako irisgarritasuna erraztu nahi dute, segurtasuna hobetzeko; gainera, auzoari nolabaiteko kohesioa eta lotura eman nahi diote
ugaldetxo zubia

Oinarriak jarri ondoren, pasabidea jarriko dute.

Ugaldetxo auzoari lotura eta kohesioa emango dion pasabidea izango da Kalexa plaza eta bidegorria lotuko dituen zubia. Lanak egiten hasi dira, eta dagoeneko oinarria jarri dute. Hurrengo urratsa zubia bera ezartzea izango da.

Eraikuntza berri horrekin, oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna bermatu nahi dute, auzoari kohesioa eta lotura emateko. 140.000 euro bideratuko dituzte obra horietara.

Azpiegitura horrekin, Ugaldetxoko bizilagunek aurreko auzo batzarrean egindako eskaerari erantzun nahi izan diote. Aurtengoan, proiektuaren berri eman diete.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend