Mirokutana ekoiztetxeak dokumentala egin du giza proben taldeari buruz; hilaren 22an emanaldia eta solasaldia egingo dute
Emarrikoak protagonista dituen filma datorren astean ikus daiteke lehen aldiz.
Emarri giza probako kirolariek, egun batez bada ere, probalekua alfonbra gorriarengatik aldatuko dute. Izan ere, datorren ostegunean, hilak 22, beraiek protagonista diren film laburra estreinatuko dute Errenteria-Oreretako Niessen zinemetan.
Oiartzungo Mirokutana ekoiztetxeak egin du film laburra, eta lanaren emaitza doan ikusteko aukera egongo da. Niessen zinemetako emanaldia 19:00etan hasiko da, eta ondoren solasaldia egongo da, filmari buruzko nondik norakoak azaltzeko. Bitartean, trailerra ikus dezakezue.