Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunaren harira antolatu dute antzezlana
Igandean (hilak 25) da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta jarduera asko antolatu dituzte han eta hemen indarkeria matxistaren kontrako borrokan diharduten eragileek.
Pasaian
egitarau zabala ondu dute, aste honetan hasi eta abendura bitartekoa, eta tartean da iganderako Juanba Berasategi auditorioan programatu duten antzezlana,
Las princesas del pacífico izenburukoa. 19:30ean izango da eta sarrerak, 10 euroan, aurrez eros daitezke
Internetez.
Antzerkiez gain, filmak, ikus-entzunezkoak, autodefentsa feminista ikastaroak,… hamaika ekitaldi izango dira aukeran, guztiak indarkeria matxistaren kontrako borroka aldarri.