Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna igandean da eta jarduera ugari antolatu dituzte emakume taldeek, udalaren laguntzaz.
San Pedroko emakume taldeak ‘Te doy mis ojos’ filmaren emanaldia antolatu du gaurko.
Erakusketak, antzezlanak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, ikastaroak… benetan oparoa da Pasaiako Berdintasun Mahaiak A25erako ondu duen egitaraua.
Emakumea eta bortizkeria gaia hartuta pintura
erakusketa kolektibo bat zabaldik da jada Donibaneko Victor Hugo etxean, eta gaur bertan, San Pedron,
Te doy mis ojos filma proiektatuko dute, 19:00etan, Ertin. San Pedroko emakume taldeak antolatutako emanaldia da.
Nabarmentzekoa, baita ere, Garbiñe Biurrun epaileak ostiralean (hilak 23) Trintxerpen eskainiko duen hitzaldia,
Juzgar con perspectiva de genero izenburupean. Topaketak antolatuta, 19:00etan izango da, Ziriza etxean.
Autodefentsa feminista ikastaroa antolatu dute baita ere barruti guztietan, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar dela ohartarazi dute antolatzaileek. Izena emateko
emailez idatzi behar da, edota 943 34 40 34 telefono zenbakira deitu, izen-abizenak eta telefono zenbakia errazteko. Ikus
egitarauan barruti bakoitzeko datak.
Jarduera gehiago daude antolatuta, gehientsuenak, igandean, A25arekin bat eginez. Trintxerpen eta Antxon autodefentsa feminista ikastaroaren lehen saioak egingo dituzte igandean, eta Donibanen
Princesas del pacifico antzezlana ikusteko aukera izango da. San Pedron, azkenik, iganderako bi ekitaldi antolatu dituzte, film laburren emanaldia eta solasaldia, 11:30ean Ertin, eta
Evaren alabak kale antzerkia 18:30ean.
A25aren barruko egitaraua, edonola ere, ez da aste honetara mugatuko. Luzeago joko du denboran. Hilaren 28rako zineforum bat antolatu dute Trintxerpen, 19:00etan, alkateordetzan, eta abenduaren 14rako euskal emakume poetei buruzko poesia errezitaldia San Pedron, 21:00etan, liburutegian.
Mahia inguru batek itxiko du egitaraua, Antxon, abenduaren 19an.
Emakumea eta kirola hitzaldia eskainiko du Bizikumeko kide batek Bekoz Bekoren egoitzan 18:30ean.
Egitaraua