Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bost greba egunera deitu du ELA-k erresidentzietan

Gaurtik hasita ostiralera bitartean izango dira greban eta elkarretaratzeak egingo dituzte Errenteria-Oreretan, Irunen eta Donostian.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/11/26

ELAren elkarretaratzea joan den hilean erresidentzietan egindako grebaren harira.

Negoziazioetan urratsik aurrera egin ez dutela eta bost eguneko grebara deitu dut ELA sindikatuak Gipuzkoako erresidentzietan. Gaurtik hasita, ostiralera bitartera deitu du grebara, eta gogor salatu du Adegi, Garen, lares, eta Matia 2020 patronalen jarrera, “2017 eta 2018rako soldatak izoztea planteatzen jarraitzen dute urratsik egin gabe negoziaketan”. Gipuzkoako Foru Aldundiari berriz, ez posizionatzea egotzi dio zerbitzuaren arduradun zuzena izanik. Mahaian gehiengo ordezkaritza izanik duela b i urte Gipuzkoako Adinekoen Egoitzetako, eguneko zentroetako eta  pisu tutelatuetako langileen baldintzak hobetuko zituen proposamena aurkeztu zuela azaldu du sindikatuak. Patronalaren estrategia, berriz, denbora pasatzen uztea izan dela erantsi du, “azkeneko mahai sektorialean egindako proposamenak hutsaren hurrena izan dira”. ELAk gutxiengoak ezarri ditu:”2017 eta 2018rako soldata igoerak jaso behar ditu akordioak, eta hola ez, sektoreko hitzarmen hori jasota geratu behar da enpresetan”. Negoziazioaren egoera onartezintzat jo du sindikatuak eta “erantzun serioak” eskatu dizkiete aldundiari zein patronalari. Langileen aldarrikapen nagusiak honakoak dira: hobekuntza ekonomikoak eta horien barruan soldata igoera eta plusen igoerak; 20 minutuko atsedenaldi ordainduak;  lanaldien normalizazioa;  ratioen hobekuntza zerbitzuen kalitatea bera bermatuz, norberaren zereginetarako egunak; gaixo egoteagatik penalizaziorik ez jasotzea; edota 60 urtetik gorako langileentzat erraztasunak, hobekuntza sozialak, besteak beste. Sektore feminizatua Zaintzaren sektore feminizatua dela nabarmendu du ELA sindikatuak eta erresidentzien gatazkaren erdigunean sektore feminizatu baten duintasuna dagoela ekarri du gogora, “soldata arrakala ezabatzeko bidea luzea da, eta erakunde publikoek horretan urratsak egin nahi badituzte, orain da momentua”. Bitartean, zaintza lanak erdigunera eramateko jarraituko duela jakinarazi du. Grebarekin bat egitera deitu dituzte erresidentziako langileak, azkenik, baita eskualdeka deitutako mobilizazioetara joateko ere. Gaur bertan elkarretaratzea egingo dute Donostiako Intxaurrondo auzoko Txara 1 egoitzaren aurrean 11:30ean; bihar Errenteria-Oreretako Biharko Eguneko Zentroan (Olibet auzoa) izango da protesta; asteazkenean (hilak 28) Irungo Colon pasealekuan izango da eta, ostegunean, berriz, Errenteria-Oreretako Sanmarkoxsene egoitza aurrean. Ostiralean egingo dute azken elkarretaratzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Elkarretaratze guztiak 11:30ean izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.