Oiartzunen erosteak, berriro, saria izan dezake

Abenduaren 14ra bitartean Itturriri atxikitutako komertzioetan erosiz gero, 100na euroko bost sariren zozketan parte har daiteke

Itturri merkataritza elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina abiarazi du, beste behin, herriko komertzio txikietan erostea sustatzeko. Abenduaren 14ra arte erosketak egiten dituenak zozketa batean parte hartuko du: 100na euroko bost sari banatuko ditu merkataritza elkarteak, herriko komertzioetan gastatzeko.

Txerri Egunean egingo dute zozketa, eta orduan jakinaraziko dituzte bost irabazleak. Oiartzungo Udalak zein Eusko Jaurlaritzak lagunduko dute kanpaina.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend