Udalbatzar mamitsua, bihar, Lezon
Udalbatzarrean zinegotziek landuko dituzte gaiak hamabost dira orotara. Horien artean 2019rako udal aurrekontu proposamena dago.
- 2018ko irailaren 27ko eta urriaren 29ko udalbatzarren akten onartzea.
- 2019ko udal aurrekontuak onartzeko diktamena.
- 2018ko udal aurrekontu aldaketaren kontu ematea.
- 2018ko ekitaldian kreditu kobraezinak ebazteko diktamena.
- Kontu hartzailearen eta diruzainaren txostenak.
- 2019ko udal plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onartzeko diktamena.
- Produktibitate osagarria ordaintzeko bideratuko den zenbateko globala onartzeko diktamena.
- Hizkuntza Ofizialak Normalizatzeko Plan Estrategikoa (2018-2022) VI. Plangintzaldia eta Hizkuntza Ofizialak Normalizatzeko Kudeaketa Plana 2018 arautzen duten plangintzaldi berria onartzeko diktamena.
- Hirugarren adineko Herrikide Eguneko Arreta zerbitzua arautzen duen araudia onartzeko diktamena.
- Erakunde adierazpena: pertsona nagusien balioa eta eskubideen defentsa.
- Erakunde adierazpena: Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna.
- Erakunde adierazpena: Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna.
- Erakunde adierazpena: Azaroaren 20, Haurren Munduko Eguna.
- Alkatearen, organo kolegiatuetako udal ordezkarien eta delegatuen txostenak.
- Galde eskeak.