Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Txapelketa Markinan hasiko dute EPLE-ko pilotariek
Kanporaketan hiru partida jokatu beharko dituzte: lau t'erdikoa eskuz banaka, eskuaz banakakoa frontoi osoan, eta eskuz binaka. Horietako bi partida irabazten dituen elkartea hurrengo errondara pasako da.
Markinako frontoian jokatuko dute EPLEko pilotariek Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Pilota Txapelketa datorren igandean 11:00etan. Kanporaketan hiru partida jokatu beharko dituzte: lau t’erdikoa eskuz banaka, eskuaz banakakoa frontoi osoan, eta eskuz binaka. Horietako bi partida irabazten dituen elkartea hurrengo errondara pasako da. Joan den ostegunean egin zuen zozketa txapelketa antolatzen duen Pilotabizi Pilotazaleen Elkarteak Hika txakolindegian. Guztira 24 elkartek hartuko dute parte: Arabako hiruk, Bizkaiko seik, Nafarroako seik, eta Gipuzkoako bederatzik. Etxetik kanpo jokatuko badute ere EPLEko pilotariak lanean fin arituko direla esan dute, erronda pasatzeko. Etxenagusia txapelketa Etxenagusia Gomazko Paleta txapelketaren lehen aldia jokatu dute, bestalde, Perurena auzoko frontoian. Hamabi bikotek hartu dute parte azken horretan, EPLEko hiruk. Ubeda eta Zumeta izan dira garaileak, eta Salaberri eta Zubimendi bigarren sailkatu dira. Gainontzeko emaitzei dagokienean, hemezortzi partida jokatu dituzte guztira asteburuan pilotari federatuek eta zortzi garaipen lortu dituzte. Emaitza guztiak,