Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azoka eta babarrun jatea Antxoko San Tomas feriaren osagai nagusiak

Hilaren 15ean ospatuko dute San Tomas Antxon eta San Pedron, eta hilaren 16an Donibanen.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/12/05
san tomas

Basari, Lore Txorta, Armonia, Galepertarrak, eta Jaizkibel elkarteek antolatzen dute feria, herriko beste kultur eragileekin elkarlanean.

Gabonen usaina barreiatzen hasia da hemen eta han, eta atzo, Pasai Antxon, Eguberrietako gertutasunaren iragarle, San Tomas azokaren aurkezpena izan zen. Basari elkartean elkartu ziren barrutiko elkarteetako ordezkariak aurtengo feriarako antolatu dituztenen berri emateko, eta han zehaztu zutenez hilaren 15ean izango da feria, ohi bezala, 10:00etatik 15:00ak bitartean, Gure Zumardian. Egun berean ospatuko dute San Tomas San Pedron, eta biharamunean, hilaren 16an, Donibanen. Urtero legez, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen emanaldiak izango dira azoken barruan, barruti guztietan, 12:00etan. Antxoko feriari dagokionez, bi osagai nagusi eskaintzan; goizeko azoka, eta eguerdiko babarrun-jatea, Topaguneak antolatuta, Azokan. Bazkarirako txartelak, 12 euroan, salgai jarri dituzte jada Izadi, Mimos, Kamio, Rome eta Leunda tabernetan, eta adi egotea komeni, hilaren 11 izango baita tiketak erosteko azken eguna. Azokan, urtero legez, artisautza sorta oparo izango da aukeran: xaboiak, zeramika, lore lehorrak, arropa… eta horrez gain, herriko eragileak, beren materialaren salmentan: Harremantxo talde feministak postua jarriko du, baita AEK-k ere, Korrikaren materiala saltzen hasteko. Horiez gain, baserriko animalien erakusketa eta falkoneria erakustaldia ez dira faltako, eta nola ez, derrigorrezko talo eta txistorra pintxoak ere izango dira aukeran, nahi adina tragoekin lagunduta eta ikastolako gurasoek mimo handiz prestatuak eta zerbitzatuta. Feria bitartean, noski, kale animazio ez da faltako. Alkarkide txaranga, Alkartasuna, kantu jira eta mutxikoak… guztiak ariko dira kale bazterrak girotzen feriak iraun bitartean eta berritasun gisa,  azkenik, aurten zumardi erdiko karpa, euria egingo balu, jendeak aterpean egoteko aukera izan dezan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.