Karrikako gabon kantak prestatzeko bi zita jarri dituzte, bihar eta etzi

Abenduaren 24an egingo dute Karrikako gabon kantu jira, dagokion ondorengo bazkariarekin; entseatzen hasi dira jada
karrika gabon kantak

Gabon bezperan doinuz beteko da Karrika.

Atzo izan zuten lehenengo entsegua, eta bihar eta etzi errepikatuko dute. Karrikarrak gabon kantak prestatzen hasi ziren atzo goizean, eta bihar —larunbata— eta etzi jarraituko dute. Bi kasuetan, 11:00etan geratu dira, Artaso elkartean. Goizean egingo duten azkeneko entsegua hilaren 16an egingo dute. Beste biak hilaren 15ean eta 22an izango dira, 16:00etan.

Gabon bezpera izango da entseatutakoa praktikan jartzeko eguna. 08:30ean aterako dira kantatzera. Buelta bukatuta, eztarritik ahots moduan aterako den energia gero janari moduan bueltatuko da.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend